Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Nafarroako Ezagutu Sarea. Zugarramurdiko Leizearentzat Dirulaguntza ematea. 2023. urtea.

 

 

 

 

 

 

Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak, Nafarroako Sare Esploratzailearen esparruan, 2023. Urtean 22.634,40 euroko laguntza eman dio Zugarramurdiko Udalari, “Zugarramurdiko bisitari-fluxuen kudeaketa hobetzea” izeneko jarduerarako.

 

Inbertsioaren helburu nagusia Zugarramurdiko leze eta Sorginen museoan proposatutako ibilbideetan posizio- eta norabide-seinaleak diseinatzea eta jartzea izan da, bisitak modu ordenatuagoan jarraitu ahal izateko eta informazio osagarria ematen duten euskarriak diseinatu eta jartzea, horrela bisitaren esperientzia aberasteko.

 

Horrek, udalerriaren testuinguruan, baliabide naturalaren garapen jasangarrirako orientazio argia du. Epe luzerako estrategia bat da, baliabide propioei balioa emateko, enplegua sortzeko, Zugarramurdiko biztanleriarentzat bizi-kalitatea hobetzeko, eta urtero etortzen diren milaka bisitari irisgarritasuna errazteko.

 

 

Inbertsioa bukatu ondoren, gaur egun hau egin daiteke:

  • Zugarramurdiko sarbidea eta bertako baliabide bisitagarriak identifikatu.
  • Lezean proposatutako ibilbideak argitu bisitari bakoitzaren baldintza fisikoen arabera egiteko
  • Komunak eta eta iturria azkarrago kokatu.
  • isitarekin zerikusia duten gaietan sakontzea: landaredia, kobaren eraketa, kisulabeak…
  • 4- 7 urteko haurrak dituzten familientzat “abentura mitologiko” batean parte hartzea.
  • Informazioa eta liburuxkak QR kodeen bidez deskargatzea, horrek dakarren paperezko aurrezkiarekin.
  • Jendea modu ordenatuagoan bideratzekoan, ingurunean eta higaduran duen eragina minimizatzea
  • Bisitarien segurtasuna bermatzea eta lekua bertan egin dezaketen plangintza hobetzea.
  • Espazioaren erabilera-intentsitatea birbanatzea, joan-etorriko zirkulazio lineala saihestuz.
  • Turismo-xedearen irudi koherenteagoa eta harmonizatuagoa eskaintzea.