Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Nafarroako Ezagutu Sarea. Zugarramurdiko Leizearentzat Dirulaguntza ematea.

 

 

 

 

 

 

Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak, Nafarroako Sare Esploratzailearen esparruan, 25.000 euroko laguntza eman dio Zugarramurdiko Udalari, “Museoan eta Zugarramurdiko leizean espazioak egokitzea eta berraktibatzea” izeneko jarduerarako.

 

Jarduketa honekin Zugarramurdi leizearen antolamendu berri bati ekin nahi zaio, epe labur/ertainean azterketa diagnostikoaren proposamenak garatuz. Anbizio handiko planteamendu hori zatika eta hurrengo kanpainetan landu behar da, eta 2021.eko kanpaldian, Covid-19ko pandemia dela-eta, jendearentzat itxi zen eremuarekin hasiko da, berriro irekitzeko proposatutako begiratokien ibilbidetik.

 

Inbertsioarekin lortu nahi diren helburuak hauek dira:

– Bai bisitarientzat bai herrikoentzat oztopo arkitektonikorik gabeko bisita-zirkuitua.

– Baliabide naturalen gaineko ukipen negatiboak mugatzea.

– Erabilera-intentsitatea murriztea, bisita daitekeen espazioa handitzean.

– Segurtasuna eta Turismo-esperientziaren kalitatea hobetzea.

 

Hauek dira inbertsioaren lanak:

  1. Sarbide tarte bat, (etorkizunean bertze sarbide batekin jarraipena izango duna).
  2. Trazadura eta ibilbidearen baldintzak arautzea.
  3. Ibilbidearen luzera handitzea eta egungo dagoen begiratoki bakarra zenbait begiratokitan bikoiztea.
  4. Zoru irristakorrak dituzten eta erortzeko joera duten zatiak kentzea.