Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 31.774,95 euroko dirulaguntza eman dio Zugarramurdiko Udalari, “Zugarramurdiko Eskolako estalkia berritzeko eta isolamendua hobetzeko” obrak egiteko.
Funtsean, gaur egungo estaldura kendu, isolamendua jarri eta teilazko estaldura berria jarri da ikastetxeko estalkiaren zati batean.
Lanek, guztira, 39.718,69 euroko kostua izan dute eta 2021eko abuztuaren 31n bukatu dira.