Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusitik emandako dirulaguntza.

 

Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak, Nafarroa Ezagutu esparruan, 21.087,67 euroko laguntza eman dio Zugarramurdiko Udalari, “Zugarramurdiko Museo eta lezearen espazioak egokitzea eta berraktibatzea egungo osasun krisiaren testuinguruan” izeneko jarduerarako.

Horrela, Lezea bisitatzeko noranzko bakarreko ibilbide bat egin da eta horren ondorioz, hainbat jarduera burutu dira ibilbidean, baita bertako eskaileretan eta arrapaletan. Horrez gain, inguruko itxitura berri bat egin da eta Koban eta Museoan seinale berriak jarri dira.

Era berean, Leze eta Museoko harrera-eremuak hobetu dira, jende pilaketarik gerta ez dadin, eta bi baliabideetako bisitak, Covid-19 izurritearen ondoriozko osasun eta segurtasun-neurrien arabera egokitu dira. Eta bai Lezeko bai Museoko sarrerak Interneten bitartez erreserbatzeko eta saltzeko sistema jarri da ere martxan.