Euskal herri-lanetan oinarritutako beste ekoizpen musikal bat hartuko du Zugarramurdiko leizeak, urriaren 6an.
Estreinako aldiz, Mendi Abesbatza eta Mendi Ttiki abesbatzek, Donostiako Udalaren Txistulari Bandak, Erreka dantza taldeak, eta Pauline & Juliette, Jon Itçaina eta Guy Saldubehere bakarlariek ahotsak, tresnak eta dantzak batuko dituzte; maitasun handiz aukeratu da errepertorioa, eta ia osorik propio moldatu da emanaldirako, hain berezia den toki horretako akustika kontuan hartuta.
Ondokoek parte hartuko dute “Hego haizeak, Ipar doinuak” txistu, kantu eta dantza garaikideko ikuskizunean:
Antolatzailea: Zugarramurdiko Sorginen Leizea.
Laguntzaileak Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Rural Kutxa.
Argibide gehiaho izateko hurrengo webgune hau kontsulta daiteke.
Iragarkia