Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak, Nafarroako Ezagutu Sarearen esparruan, 23.570,80 euroko laguntza eman dio Zugarramurdiko Udalari, “Zugarramurdiko Lezeko bisitaldiaren ibilbidearen luzapena. II. Fasea: Akelarrearen soroa – Infernuko erreka” izeneko jarduerarako.
Fase honekin Zugarramurdiko leizearen antolamendu berri bati ekin nahi zaio, epe labur/ertainean azterketa diagnostikoaren proposamenak garatuz.
Inbertsioarekin lortu nahi diren helburuak hauek dira:
– Bai bisitarientzat bai herrikoentzat oztopo arkitektonikorik gabeko bisita-zirkuitua.
– Baliabide naturalen gaineko ukipen negatiboak mugatzea.
– Erabilera-intentsitatea murriztea, bisita daitekeen espazioa handitzean.
– Segurtasuna eta Turismo-esperientziaren kalitatea hobetzea.
– Konplexu karstikoaren protagonismoa aldarrikatzea, baliabidearen alderdi geomorfologikoren interpretazioa kontutan hartuta.
-Egiturak berrerabiltzea egunean jarri ondoren, beraien erabilera potentziala hobetzeko.
Hauek dira inbertsioaren lanak:
- Sarbide irisgarri bat, (etorkizunean bertze sarbide batekin jarraipena izango duna).
- Trazadura eta ibilbidearen baldintzak arautzea.
- Ibilbidearen luzera handitzea.
- Zoru irristakorrak dituzten eta erortzeko joera duten zatiak kentzea.